Uribe Kostako Behargintzak antolatuta, ostegun honetan, abenduak 10, Ekintzailearen Eguna egingo dute Sopelako Kurtzio kultur etxean. Eguerdiko 12etan jarri dute horretarako ordua. Ekitaldiaren helburua da eskualdeko aberastasun ekonomiko eta sozialean eragina duten tokiko ekintzaileen lana azpimarratzea, udal iturri sopeloztarrek aipatu dutenez. Ekitaldiak bi zati izango ditu. Lehendabizi, Uribe Kostako ekintzaile gazteen egitasmoaren sari banaketa egingo da. Proiektua Plentziako BHIn eraman dute aurrera, 16 eta 17 urte arteko ikasleekin. "Horren bitartez, gazte jendeari hurbildu zaio kultura ekintzailea. Ikasleek negozio plangintza garatu dute taldeka proiektuak iraun duen artean. Horiek neurtu eta baloratu egin dira. Onenak sarituak izango dira bihar", azaldu dutenez. Argazkian, Kurtzio kultur etxean izango da ekitaldia.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!