Europako Espalazio Bidezko Neutroi-iturriaren azpi-egoitza Erandio eta Leioako campusean eraikitzea "autonomia erkidego baten eta Estatuaren lankidetza eredu" dela, eta horrek azpiegituraren "arrakasta bermatuko" duela, azpimarratu dute gaur Cristina Garmendia Espainiako Zientzia eta Berrikuntza ministroak eta Patxi Lopez Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lehendakariak. Gaur aurkeztu dituzte azpiegituraren nondik norakoak EHUren egoitzan. Bertan eraikiko dute, bi urteren buruan, neutroi-iturrien zentroa. Hala ere, badirudi instalazioa ez dela erabat martxan izango 2015era arte. Garmendia oso pozik agertu da zentroa eraikiko dutelako (Suediarekin lotutako akordio bati esker, Lund hirian eraikiko dute egoitza nagusia). Hala ere, 180 milioi euroko inbertsioari egin beharko diote aurre Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak, erdi bana. Argazkian, besteak beste, Garmendia eta Lopez neutroi-iturrien aurkezpenean / ©
Espainiako Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa.