Hiru egun baino ez dira falta Barakaldoko BECek Euskal Herriko
Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala hartzeko eta Andoni Egaña txapeldunak dagoeneko egun hori pasatua nahi du. "
Berria" egunkariak gaur argitaratu duen
elkarrizketan, Beñat Zamalloa kazetariaren galderei zintzo erantzun dizkio zarauztarrak. Egañak bosgarren txapela egokitzekotan hartuko duela argi utzi du, baina beste batek irabaziz gero "ikaragarri disfrutatu" eta "negar" egingo duela baita ere. "Ez dut uste [bosgarren txapelak] aldaketarik ekarriko lukeenik ezertan, segituko nuke txapeldun izaten. Ez diot topatzen momentu honetan xarma handiegirik txapeldun izaten jarraitzeari. Etortzen bada hartuko dugu. Bosgarrena, oso berandu datorren ume bat bezala izango litzateke" dio Egañak BECen berriro ere burua estaliko lukeen kasuan. Kontrako kasuan, buruz burukora ez sartzea eta hirugarren gelditzea nahiago du. Egoera batean zein bestean han egon nahi du.
Elkarrizketa osoa "Berria"n irakur daiteke eta, gainera,
BerriaTB-n elkarrizketa ikusgai dago. Argazkian, Andoni Egaña, Amets Arzallusen eskuman, Algortako Patxeko II tabernan / cc-by
Egizu.