Preso politikoei zein sakabanaketa krudelaren bidez euren senide eta lagunei aplikatzen zaizkien neurri hauek eteteko, herritarren inplikazioa eta lana ezinbestekoa dela iruditzen zaigu. Horregatik, Etxerat elkarteak urtarrilaren 2rako deitutako manifestazioaren harira kaleratutako manifestuaren aldarrikapenak gure egin eta azken asteotan atxikimenduak biltzen gabiltza unibertsitate-eremuko norbanako eta eragile desberdinen artean manifestuko hiru aldarrikapen nagusiak oinarritzat hartuz:
- Biziarteko zigorrik ez! Preso gaixoak kalera!
- Heriotza zigorrik ez! Kondena beteta duten presoak kalera!
- Dagozkien eskubideen jabe, euskal presoak Euskal Herrira!
Bide honetan, datorren abenduaren 16an, asteartea, unibertsitate-eremuko ikasle, irakasle eta langileok 11:30ean Leioako campuseko Gizarte Zientzien fakultatean burutu behar dugun prentsaurreko masiboan zein ondoren antolatutako manifestazioan parte hartzeko deia luzatzen dizuegu.
Atxikimenduak
Atxikimenduak fakultate eta campus desberdinetan jarriko diren mahai desberdinen bidez jasoko dira. E-posta bidez ere eman dezakezue zuen atxikimendua ikastekoeskubidea[abildua]gmail.com helbidera mezu bat bidaliz zuen izen-abizenak eta lanbidea adieraziz.
Unibertsitate-eremuko ikasle, irakasle eta langileak