Abenduko ostiral batzuetan aurrerantzean gau osoko zerbitzua jartzea erabaki du Metro Bilbao garraio enpresak. Aurten, hilaren 11 eta 18a dira aukeratu dituzten egunak, hau da, gaur eta hurrengo ostirala. Ehun langile ingururi esker, geltokiak zabalik egongo dira eta tren bat ibiliko da enborrean (Etxebarri eta San Inazio geltokien artean) 15 minututik behin eta 30 minututik behin adar bietan, noranzko bietan. Zerbitzu berriarekin egun horietan sortzen den garraio eskaria ase nahi da, enpresen bilerak eta Gabonetako afariak egiteko egun horiek hautatu ohi baitira. Guztira, 30.000 pertsonek erabili dezakete zerbitzu hori, Metro Bilbaoren kalkuluen arabera. Argazkian, metro geltoki bat bidaiariz gainezka, aurreko batean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!