Uribe Kostako pertsona ekintzaileen sariak banatu zituzten atzo, abenduak 10,
Uribe Kostako Behargintzak antolatutako Pertsona Ekintzailearen Egunean. Ekitaldia Sopelako Kurtzio kultur etxean egin zen eta horretan esku hartu zuten Imanol Garaik, Emma Calzadak, Ana Isabel Landak; Sopela, Gorliz eta Berangoko alkateak, hurrenez hurren. Baita Javier Bilbao Urdulizko alkateordeak ere. Behargintzako presidentea ere baden Garaik adierazi zuenez, “sari hauen helburua da eskualdeko aberastasun ekonomiko eta sozialean eragina duten tokiko ekintzaileen lana azpimarratzea”. Lehen saria Maria Gilentzat izan zen, Extreme Sport egitasmoagatik, 2.000 euro eskuratuz. Extreme Sport bodyboarda ardatz duen denda bat da. Bigarren saria, 800 eurokoa, Itziar Garciaren pelukeria proiektuak (Peluqueria Itziar) jaso zuen. Argazkian, saritutako lagun guztiak tokiko agintariekin / © Joseba Zubiaur -
Sopelako Udala.
Argazki gehiago ikusteko sakatu hemen.