Patxi Markes Berangoko euskal preso politikoa herenegun, abenduak 9, Almeriako espetxetik atera eta Albocassereko Castello II espetxera eraman zuten, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak
Etengabe bitakoraren bitartez jakinarazi duenez. Castello II espetxea joan zen urtean inauguratu zuten. Berangotik 561 kilometrotara dago. Bertan Jagoba Terrones berangoztarra ere badago, beste bost euskal preso politikorekin batera. Halaber, Valentzia aldean dauzkate Berangokoa ere den Orkatz Gallastegi gaztea eta Algortan jaio eta Errigoitin bizi zen Marije Fullaondo Batasuneko mahai nazionaleko kidea, baina beste kartzela batean, Castello I espetxean, alegia. Bitartean, Almeriako presondegitik atera aurretik, senideen aurrez aurreko barik gelditu zen igandean Patxi Markes. Espetxeetan emandako azken gertaerak direla eta,
Etxerat elkarteak salatutakoaren arabera, Txetxu Fernandez algortarra ere aurrez aurrekorik gabe geratu zen, Burgosen. Argazkian, presoen aldeko elkarretaratzea Berangon.