Manex Zubiaga Algortako euskal preso politikoa azaroaren azken astean eraman zuten Soto del Realetik Estremerako espetxera, biak ala biak Madril aldean. Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak azaldu duenez, "orain, Estremerako espetxean baliorik gabe utzi diote Soto del Realen bisitatzeko onartuta zeukan lagunen zerrenda, eta zerrenda berria eskatu behar duela agindu diote. Horretara, bi hilabete inguru egon daiteke lagunen bisitarik gabe". Bestela ere, aurrez-aurreko bisitei dagokienez, kartzela honetan, beste hainbat kartzeletan bezala, aurrez-aurreko bisitak aste barruko egunetan izaten dira. Gauzak horrela, eta azken aldian, bisita horiek egiteko indarrean jarri dituzten miaketa kontuez gain, bere etxekoek ezin dute egun horietan bisitak egitera joan, errepresioaren kontrako erakundeak jakinarazi duenez. Argazkian, Manex Zubiaga urrian eraman zuten Frantziatik Soto del Realera / © Espainiako Barne Ministerioa.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!