Pagoa Zuluetaren gertuko lagunek UKBERRI.NETi jakinarazi diotenez, gaur goizean bertan, Basauriko espetxetik atera dute Leioako euskal preso politikoa, beste kartzela batera bidean. Hala ere, oraindik ez dakite nora eramaten ari diren. Gazte leioaztarra
azaroaren 11n preso sartu zuten. Espainiako Auzitegi Nazionalaren Penal Aretoko Hirugarren Atalak sei urteko espetxe zigorra ezarri zion Zuluetari.
Uztailaren 10ean kaleratutako epaian, bera, Ana Itxaso Guemes, Anuntzi Alonso eta Anitz Eskisabeli ETAri laguntza eman izana leporatu zieten Alfonso Guevarak eta beste magistratuek. Hala ere, operazioa muntaia bat zela salatu dute hasieratik Zuluetaren auzokideek. Epaiketa "torturapean lortutako deklarazioetan oinarrituta" zegoela
adierazi zuen AAMk. Argazkian, Zulueta espetxeratu zuten egunean Leioan egindako manifestazioa.