Bittor Egurrola algortarra euskaltzale, irakasle edota "UK" aldizkariko kolaboratzaile bezala ezagutzen du jende askok. Baina, Ez Dok Amairu euskal kantagintza berriko mugimenduaren itzalpean jardun zuen Herrikoi taldean kantautore ere ibili zen 1968 eta 1970 bitartean. Bi disko kaleratu zituen orduan, eta Frankismoaren zentsurarekin arazoak izan zituen "Gernikako Arbola" grabatutako abestia zela eta. Era berean, beste kanta bat, "Umezurtza" debekatu zioten. 2000. urtean, berriz, "UK" aldizkariak bere kanta guztiak biltzen zituen CDa kaleratu zuen tirada txiki batean. Egun gutxi dira aleren bat daukaten pribilegiatuak. Baina, orain, edonork entzun eta jaitsi ahal izango ditu Bittor Egurrolaren hiru abesti, atzo aurkeztutako
badok.info euskal kantagintza berriaren atari berrian. Aipatutako
"Umezurtza" (mp3) eta
"Gernikako Arbola" (mp3) kantez gain,
"Nire eskaria" (mp3) ere entzungai jarri dute. Euskal kantagintzaz orain arte zegoen ataririk garrantzitsuenean,
ahobetekanta.arteola.com, Egurrola ez zen agertu ere egiten. Argazkian, Bittor bere kantautore garaian.