Aiboa Casares kalean dago jada

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko abe. 12a, 11:32

Aiboa Casares Astrabuduako preso gaztea Salamancako Topas espetxetik atera eta askatasunean dago jada. Casaresen lagunek UKBERRI.NETi jakinarazi bezala, kartzelatik irten eta zuzenean Astrabuduarantz abiatu dira Aiboa eta zain izan dituen gertukoak. Gauzak horrela, arratsaldeko 14:00etan edo 14:30ean Astrabuduako Egoki herriko tabernara helduko dutelakoan daude. Casares 2002ko martxoaren 8ko ordu txikietan atxilotu zuten, Areetan, Segi gazte erakundearen kontrako operazioaren barruan. Hiru urte behin-behineko espetxealdian eman ostean, 2005eko otsailaren 11n, Jarrai-Haika-Segi auziko epaiketa abiatu zuten eta Aiboaren aurkako eskaerak 14 urtekoak izaten hasi baziren ere, Auzitegi Nazionalak 3 urte t'erdiko zigorra ezarri zion, jada kalean zegoenean. Auzitegi Nagusiak baina, sei urtera igoarazi zuen zigorra eta Casares atxilotzeko agindua eman zuten 2007ko urtarrilaren 19an. Bi aste beranduago, otsailaren 4an, gazte gehienak entregatu ziren, 1.000 lagunen aurrean ekitaldia egin ostean. Handik aurrera, Erandioko Ertzain-hiria eta Langraiz, Villabona eta Topas espetxeak ezagutu ditu Casaresek. Bitartean, gazte mugimenduaren eta bere auzokideen babesa ez zaio falta izan. Argazkian, Casares bigarren atxiloketan / Gaztesarea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun