Gaur, arratsaldeko 5:30etik aurrera, Gaztain Erre Eguna ospatuko dute
Txorierriko EAJko kide eta zaleek. Eskualdeko jeltzaleek antolatutako ohiko jaialdiaz Erandio Landako Euskadi plazan gozatu ahal izango da. Izan ere, antolatzaileek gogoratu dutenez, "ohitura denez, Txorierriko alderkideak bilduko gara gaztain erre barri, txakolin eta bestelako jan-edarien inguruan eta euskal giroan murgilduta. Gabon aurreko topaketa hau gurekin egon nahi duten guztiontzat dago zabalik". Bertan, besteak beste, umeentzako tailerrak, Antton Irusta ipuin-kontalaria eta trikitixaren doinuak izango dira. Txorierriko EAJk, gainera agindu du "giro ona eta, zelan ez, gaztainak izango direla arratsalde atsegina pasatu ahal izateko". Ospakizun eta festarako eguna bada ere, litekeena da mintzagai izango duten gai nagusia iluna izatea. Izan ere, orain dela hiru egun Tomas Ordeñana Larrabetzuko alkateari eta Bizkaiko Foru Aldundiari
Artxandako Golf zelaiaren inguruan hamaika iruzur egitea leporatu zizkien ezker abertzaleak.