Baina, gaurko partidaz gain, Europa League ere jokatuko du Ramalhok. Asteazkenerako deialdian badago dagoeneko, Werder Bremen taldearen aurkako partidan.
Jonas Ramalhok Leioako futbol taldearen harrobia den Lagun Artea futbol eskolan hasi zen jokatzen, baina 10 urterekin Athleticek Lezamara bideratu zuen. Bertan sei urte eman ditu, bera baino nagusiagoak zirenekin beti. Eskuma erabiltzen duen atzelaria da eta bertako erdigunea eta eskumako bandan aritzen da, nahiz eta lehenengo urteetan erdilari gisa aritu. Egindako lan eskergaz gain, eskumako banda izan da lehen taldearen ateak ireki dizkiona. Izan ere, postu horretan Zubiarre eta Boveda lesionatuta daude eta Andoni Iraolak hainbat partida darama ordezkapenik gabe. Bilbao Athleticeko Etxebarria gaztea postu horretan saiatu zen ere, baina ez zen ondo moldatu.
Dagoeneko nazioarteko partidak jokatu ditu 16 urte azpiko Espainiako futbol selekzioarekin.
Jonas Ramalho Athleticekin Zornotzan estreinatu zeneko bideo laburra
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.