Harrera beroa egin diote Aiboa Casaresi Astrabuduan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko abe. 12a, 21:47

Astrabuduako auzokideek, lagunek eta senideek harrera bero-beroa eskaini diote Aiboa Casares gazteari. Goizeko 10ak aldera atera da astrabuduarra Salamancako Topas espetxetik eta bertan jaso ditu lehenengo besarkada eta musuak, goizeko 4etan haraino bere bila joan diren lagunek emandakoak. Astrabuduan, baina, arratsaldeko 3:30ak arte itxaron behar izan dute Casares hartzeko eta herria pankartaz eta kartelez betez eman dute denbora hori. Gauzak horrela, 15:30ean, Aiboa heldu denean 100 bat lagun zituen zain Egoki herriko tabernan eta banan banan besarkatu ditu hemengoak eta hangoak. Ondoren, aurreskua dantzatu diote eta baita lore sorta eskaini ere, bertsoak (mp3) abestu aurretik. Ohitura den legez, Casaresek bere argazkia kendu du herriko tabernatik, ingurukoen txaloen artean. Argazki gehiago ikusteko sakatu hemen

Koska irratiak harrerari buruz kaleratu duen bideoa:

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun