Algortako Iturribide kalea itxiko dute astelehen eta asteartean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko abe. 12a, 23:37

Etzi eta etzidamu, astelehen eta asteartearekin, Algortako Iturribide kaleko zati bat itxiko diote trafikoari. Izan ere, Getxoko Udaleko iturriek jakinarazi dutenez, "Unbe, Urduña eta Iturribide kaleak hobetzeko” proiektuaren harira egingo diren herri lanak direla eta, zirkulazioa eten egingo da. Bi egun horietan, asfaltatze lanak egingo dira Iturribiden. Zehazki, zirkulazioari itxita egongo den tartea Unbe eta Urduña kaleen arteko zatia izango da. Argazkian, Areetako Cervantes kalean iaz egindako herri lanak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun