Joseba Elorriaga "Peski" Algortako preso ohiaren aita hil da

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko abe. 14a, 19:25

Joseba Elorriaga Etxebarria 55 urteko algortarra herenegun, pasa den larunbatean, zendu zen Algortan. Elorriaga Etxebarria Joseba Elorriaga "Peski" preso politiko ohiaren aita zen. Algortako ezker abertzaleak jakinarazi duenez, gaur, astelehenarekin, elizkizunak egingo dizkiote Algortako San Nikolas elizan, arratsaldeko 7etan. "Peski" 2007ko urriaren 16an egindako operazioan atxilotu zuen Espainiako Poliziak, eta Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epaileak espetxeratzea agindu zuen AAMk "eskandalagarritzat" jotako auto batean oinarrituta. Bi urte beranduago, 2009ko irailean, eman zuen Garzonek Joseba eta Algorta, Getxo eta Berangoko beste hamar gazte prozesatzeko autoa. Argazkian, Joseba Elorriaga semea 2009ko urriaren 17an, familiak 10.000 euroko bermea ordaindu eta kartzelatik irten ostean egin zioten harreran.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun