Astearte honetan, abenduak 15, EHUko Arte Ederren Fakultatean emango du hitzaldia Fatima Mirandak. Hitzordua goizeko 9etan jarri dute, gradu aretoan; eta ondoren solasaldia izango da. Helburua da aipatu diziplinarteko artistaren bizitza eta lana ezagutzea, unibertsitateko iturrien arabera. Elkarrizketa nagusi den egoera ireki bat sustatuz, bertaratzen direnek proiektuak nola planteatzen eta garatzen dituen ezagutzeko aukera izango dute. Bere lanean musika, mimika, keinuak, argia, jantziak eta makillajea uztartzen dira. Horrela, esperientzia berrietarako bideak hausnartzen ditu, gizakiaren alderdi intimoenetara iritsiaz. Fatima Miranda Salamancan jaio eta Madrilen bizi da egun. Artearen Historiako ikasketak amaitu ostean, Arte Garaikidean espezializatu zen eta arkitektura eta hirigintzaren inguruko bi liburu argitaratuak ditu. Argazkian, Fatima Miranda "Arte Sonado" lana antzezten / © Fatima Miranda.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!