Pagoa Zuluetaren gertuko lagun batek UKBERRI.NETi jakinarazi bezala, Leioako euskal preso politikoa ostiralean, hilak 11, atera zuten Basauritik. Eta gaua Zuerako (Zaragoza, Espainia) espetxean egin ondoren, herenegun, larunbata, Darocatik (Zaragoza, Espainia) deitu zuen etxera, bertan dagoela esateko. Aipatu kartzela Leioatik 402 kilometrotara dago eta destinoa hori izan daitekeela uste dute hurbilekoek. Gazte leioaztarra azaroaren 11n preso sartu zuten. Espainiako Auzitegi Nazionalaren Penal Aretoko Hirugarren Atalak sei urteko espetxe zigorra ezarri zion Zuluetari. Argazkian, Zulueta espetxeratu zuten egunean Leioan egindako manifestazioa.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!