Gazta eta ardoa dastatzeko aukera egongo da ostegunean Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko abe. 15a, 13:20

Ostegun honetarako, abenduak 17, gazta eta ardoen dastatzea antolatu dute Sopelako berbalagunek. Hitzordua iluntzeko 8etan jarri dute aipatu udalerriko Lamia tabernan. "Klase praktiko baten moduan ulertu behar da ekimen hau", aipatu dute antolatzaileek. Azalpenak luzatzeko Iñigo Ordorika euskal sukaldaria izango dute, berau Gernikako azken asteleheneko gazten epaimahaiaren presidentea da eta Zallobarri jatetxeko nagusia. Parte hartzeko derrigorrezkoa da izen ematea osteguneko arratsaldeko bostak baino arinago. Horretarako, helbide elektroniko honetara idatzi beharko da: euskera4[abildua]uribekosta.org Edo bestela ondoko telefono zenbakira deitu: 605 773 541. Argazkian, Egizu! Getxo Euskaldun elkarteko berbalagun bat txakolin dastaketa batean / cc-by Egizu!.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun