ALBEk iragan uztailean abiatu zuen sariketa. Zehaztutako arauen arabera, bertso-jartzaileek urriaren 1era arte izan zuten nahi adina bertso-sorta bidaltzeko lehiaketara. Epea amaituta, epaimahaiak “lan handia izan du aurkeztutako sorta guztien artean onenak aukeratzen”, zehaztu dutenez. Mirari Azulak, Trino Azkoitiak, Juanjo Respaldizak eta Joseba Santxok osatu dute epaimahaia. Zehazki, bertso-jartzaile hauen lanak saritu dituzte:
Nagusien maila (+18)
1. Aitor Mendiluze (Irura) / Txapela, 1.200 euro eta garaikurra.
2. Nikolas Zendoia (Zarautz) / 900 euro eta garaikurra.
3. Jone Uria Albizuri (Algorta) / 600 euro eta garaikurra.
Gazteen maila (<18)
1. Jone Alberdi (Urretxu) / Txapela, 300 euro eta garaikurra.
2. Ainhoa Mujika (Beasain) / 150 euro eta garaikurra.
3. Imanol Uria Albizuri (Algorta) / 90 euro eta garaikurra.