"Bilbo Hiria" Pop Rock Lehiaketaren 21. edizioa amaitzear da, asteazken eta ostegun honetan, Metal eta Pop Rock kategorietako talde finalistek joko baitute Bilborock aretoan. Beti bezala, kontzertu guztietarako sarrera librea eta doakoa da, antolatzaileek jakinarazi dutenez. Horrela, biharko emanaldian, 20:00etan hasita, Metal kategoriako hiru talde finalistek hartuko dute parte: Sopela eta Bilboko lagunez osatutako Rise to Fall boskoteak Usurbilgo Mendeku Itxua eta Iruñeako Akatu taldeak izango ditu aurrean. Beraz, kategoria honetako aurtengo irabazlea Euskal Herriko talde bat izango dela argi dago. "Horrek adierazten du metal estiloan euskal taldeak maila altuan daudela eta gorantz egin dutela", adierazi dute antolatzaileek. Argazkian, Rise to Fall taldea kontzertua ematen.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!