Fiskaltzak "Egunkaria" auziaren artxiboa eskatua du, delitu zantzurik aurkitzen ez duela argudiatuta. ETAk "Euskaldunon Egunkaria"-n eragin edo agintzen zuen galdetuta, "inola ere ez" erantzun du Iñaki Uriak, besteek bezala (ia hiru ordu iraun du Uriaren deklarazioak). Xabier Oleaga Erandioko sema izan da bigarrena deklaratzen, Martxelo Otamendi hirugarrena, Joan Mari Torrealdai laugarrena, eta Txema Auzmendi azkena deklaratzen. Honek 20:45ean amaitu du eta horrekin eman du bukatutzat epaileak gaurko saioa. Bostak goizeko 10etan sartu dira Espainiako Auzitegi Nazionalean. Atxiloaldi garaian torturak eta tratu txarrak jaso izana salatu dute deklarazioan. Bihar goizean izango da bigarren saioa, 10:00etatik aurrera, eta lau guardia zibil mintzatuko dira.
Gaur egin bezala, bihar ere zuzeneko kontakizuna egingo du
Berria.info agerkari digitalak, auzitegitik bertatik, eta bihar ere egingo du. Argazkian, "Egunkaria libre!" lelopean, hainbat lagunek egin zuten elkarretaratzea ostiralean Algortan. (
Eman zure atxikimendua).