Beste hainbat murrizketa Kultur arloan egingo dituzte. Hala ere, udal iturriek diotenez, txikiak izango dira eta Udalak berak antolatutako ekitaldietan baino ez du eraginik izango. Izan ere, kultur eta kirol elkarteek antolatutako ekimenak laguntzen jarraituko dute. Horien artean dira Jesusen Pasio Bizia, Herri Milia, Nekazaritza Azoka, Txakolin Eguna, eta Olentzero zein Errege Magoen kabalgata. "Talde horien parte-hartzea sustatu nahi dugu, kontuan hartzeko esfortzua egiten baitute", zehaztu du Landak.
Horretaz gain, oporraldian haurrei hainbat ekimen egiteko aukera ematen dieten Aste Santuko eta udako egonaldiak bere horretan mantenduko dira. "Ez dugu nahi gurasoak kaltetuak suertatzea, auzotarren artean horren harrera bikaina duen zerbitzua murriztuz", adierazi du Landak. Azpimarratu duenez, "enplegu arloan ere berdin-berdin egingo ditugu ahaleginak 2010ean, laguntzak emanez, plangintza bereziak garatuz eta trebakuntza ikastaroak eskainiz".