Lehendabiziko aldiz, udalerriko herri ikastetxeen laguntzaz kontzertu bat antolatu du Areetako
Andres Isasi Udal Musika Eskolak. Emanaldia gaur, asteazkena, izango da Algortako Erredentore elizan, 20:00etatik aurrera. Oraingo honetan, 11 eta 50 urte bitarteko ikasleek osatzen duten Andres Isasi zentroko bandak, Romo ikastetxe publikoko eta musika eskolako 60 ikaslek osatutako abesbatzekin batera arituko da; Alfontso Vilak, Maise Cinosek eta Imanol Ormazak zuzenduta, hurrenez hurren. Kantaldia abesbatzek interpretatutako obrekin hasiko da eta, ondoren, bandak herri-abestien eta gabon kanten sorta eskainiko du, “Hator Hator” abestiarekin bukatzeko. Andres Isasi Musika Eskolak udalerriko ikastetxeekin edo elkarte kulturalekin horrelako elkarlanarekin aurrera egitea espero du, "bertoko dinamizazio musikalaren lidergoa hartzeko asmoarekin", tokiko iturriek aipatu dutenez.