Larunbat eta igande honetarako, abenduak 19 eta 20, I. Pintxo Lehiaketa antolatu du
Getxoko Udal Euskara Zerbitzuak. Horren bitartez, "ostalariak eta bezeroak elkarren artean euskaraz hitz egitera animatu eta ostalariek eskaintzen duten zerbitzuan euskara kalitate gehigarri bat dela ikusaraztea ere" dutela helburu diote tokiko arduradunek. “GetxOnegin” lelopeko ekimenean, udalerriko
20 taberna eta jatetxek (pdf) izena eman dute jada. "Pintxoa dastatu ondoren, iritzia txarteltxo batean ipini eta establezimenduetan horretarako jarritako postontzian sartu ahal izango dute bezeroek", Euskara Zerbitzutik azaldu dutenez. Horien artean, bi pertsonentzako afaria zozketatuko da. Lehiaketan bi sari izango dira, bata epaimahaiak aukeratutako pintxo onena eta bestea herritarren iritziz aukeratutakoa. Irabazleen izenak abenduaren 22an jakinaraziko dituzte. Getxoko Udalak ekimena zabaltzeko 40.000 liburuxka banatuko ditu tabernetan eta familia getxoztarren postontzietara bidaliz; baita parte hartzen duten jatetxeen eta tabernen mapa; 5.000 zotz; pintxoen 100 txarteltxo; 100 kamiseta eta 100 amantal ere. Argazkia: cc-by-sa
birasuegi.