Gaur bertan hasiko da, Leioan, ohikoa bilakatu den Gabonetako Kontzertuen jaialdia. "Herriko abesbatzak eta musikarik onena ikusteko aukera ematen digun ekitaldia da", udal iturriek aipatu dutenez. Festari hasiera emateko arduraduna Leioako Gazte Orkestra izango da. Esan bezala, gaur bertan arituko da, 20:30etik aurrera,
Kultur Leioako auditorioan. Sarrera 3 eurotan izango da. Gainontzeko kontzertu guztiak leku berean izango dira, baina ez ordu berean. Beraz, adi egon. Bihar, 20:30ean La Kantoria izango da taula gainean eta, ondoren, San Juan Bautista abesbatza. "Bikote ezinhobea arratsalde on bat igarotzeko", tokiko iturrien arabera. Igandean, jaialdiari amaiera emateko, Orpheo Ganbera Abesbatza eta Leioako Musika Banda izango dira Kultur Leioan, 19:30etik aurrera. Aurten, artista gonbidatua Chrismas Blues taldea izango da: ostiralean joko du, 21:00etan, eta sarrera 10 eurokoa izango da. Argazkian, azaro bukaeran
Asturiasen hainbat sari irabazi zituen San Juan Bautista abesbatzak ere kantatuko du Gabonetako Kontzertuetan / ©
Leioa.net.