Edateko urik ez da izango bihar goizean Leioako Ikea Mendi auzoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko abe. 16a, 13:21

Bilbo Bizkaia Ur Partzuergoak EHUko Leioa eta Erandioko campusa hornitzen duen ur hodiaren konponketa lanak egin behar dituenez, ur horniketa eten egingo dute Ikea Mendi inguruan, udal leioaztarreko iturriek jakinarazi dutenez. Ostegun honetan, abenduak 17, ez da urik egongo, 9:00etatik 13:00ak bitartean, aipatu guneko baserrietan. Dagoeneko Eneko Arruebarrena alkateak izenpetutako bandoak jarri dituzte, etxebizitza horietako lagunak ohartarazteko. Hala ere, eragozpenak barkatzeko eskatu die aipatu auzotarrei Leioako Udalak. Argazkian, txorrota / cc-by-sa afoncubierta.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun