Horien artean, Gorabide, buru ezintasuna duten pertsonen aldeko Bizkaiko Elkarteari 5.700 euro eman dizkio; Fekoor, ezintasun fisikoko pertsonen aldeko Bizkaiko Federazio Koordinatzaileari 4.500 euro; minbiziaren kontrako elkarteari eta Berdintasuna, etorkin atzerritarren bergizarteratzearen aldeko elkarteari 3.700 euro bana; Gizakia Fundazioari eta Sikap, Filipinetako elkarteari 3.500 euro bana; Avifes, buru gaixoen eta senideen Bizkaiko elkarteari eta Ireki, Elkartasunaren aldeko Gazteen Elkarteari 2.800na euro; Egintza, adin txikikoa babesteko elkarteari 2.700 euro; Aspanovas, minbizia duten umeen gurasoen Bizkaiko elkarteari eta familiaren euskal elkarteari beste 2.500na euro.
Azkenik, tokiko iturrien arabera Udalak "aipatutako diru-laguntzez gain, elkarte laguntzaileekin kolaboratzeko beste bide batzuk ditu martxan, horien artean, udal lokalak uztea". Helburuak dira erakunde laguntzaile guztiak udalerrian egoitza edukitzea bermatzea euren proiektu eta jarduerak aurrera eramateko eta gizarteko boluntario-lana eta elkarteen sarea bultzatzea. Imanol Landa Getxoko alkatearen hitzetan, “guztiek osatzen dute, udal instituzioaren lanaren osagarri diren aldetik, Getxoko gizartearen benetako kemena, eta, hortaz, horiek indartzearen aldeko apustua garbia da”.
Helburuak
Gizarte Zerbitzuen Erakunde Laguntzaileak erakunde publiko zein pribatuak dira, irabaz asmorik gabekoak, eta horien helburu nagusia bat dator Getxoko Udaleko Gizarte Zerbitzuen Arlokoarekin. Beraiekin sinatutako hitzarmenen helburuak dira arazoak konpontzeko gizarte zibilaren parte hartzea bultzatzea; udalerrian dagoen elkarteen sarea bultzatzea; gizarteko boluntario-lana bultzatzea eta Gizarte Zerbitzuen alorreko jardueren garapenera zuzendutako proiektuak diruz laguntzea. Helburuak betetzera laguntzen duten entitateen jarduerak, besteak beste, baztertutako kolektiboak gizarteratzea eta bazterketa prebenitzea, eta minusbalioa edo bestelako arazoak dituzten pertsonen bizi-baldintzak hobetzea dira. Programa horien artean, gaixotasun batzuek kaltetutako pertsonei eta beren senideei norbanako arreta eskaintzea dago; down gaitzak edo adimeneko beste gaixotasun batzuek kaltetutako pertsonei astialdirako ekimenak eskaintzea; boluntarioen topaketak edo hirugarren adinekoentzat eguneko zentroetako jarduerak antolatzea.