Fiskalak guardia zibilei ere ez die ezer galdetu, eta horiek ez dute frogarik aurkeztu

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko abe. 16a, 20:34

"Ez dut gogoratzen nik eska dezakedan egunkari bat ixteko baina, txostenean hori jartzen badu, ba eskatu nuen 'Egunkaria' ixteko", esan du guardia zibil batek defentsaren galderari erantzunez, Berria.info agerkari digitalak zabaldu duenez. 10:26an hasi da gaurko saioa eta 12:20an bukatu, eta lau polizietako bat ez da agertu (beste guardia zibilen deklarazioa). Guardia Zibilaren txostenean oinarrituz hartu zuen Juan del Olmo epaileak "Euskaldunon Egunkaria" ixteko erabakia. Fiskalak atzo ere ez zien galderarik egin Iñaki Uria, Erandioko seme Xabier Oleaga, Martxelo Otamendi, Joan Mari Torrealdai eta Txema Auzmendi auzipetuei, eta horiek ETArekin loturarik ez zutela izan berretsi zuten. Hurrengo saioa, urtarrilaren 12an; kartzelan dauden "Egunkaria"-ren lekukoek deklaratuko dute. Bitartean, larunbat honetan, abenduak 19, manifestazio batek zeharkatuko ditu Bilboko kaleak, "Egunkaria libre!" lelopean. 17:00etan hasiko da mobilizazioa, Aita Donostia plazan. Argazkian, "Egunkaria libre!" lelopean, hainbat lagunek egin zuten elkarretaratzea ostiralean Algortan.

Ikusi BerriaTBk gaur zabaldutako bideoa:

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun