Euskal preso politikoek EHUn eta euskaraz ikasteko eskubidea dutela aldarrikatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko abe. 16a, 20:54
Euskal preso politikoek EHUn eta euskaraz ikasteko duten eskubidea berma dadin eskatu dute (mp3) gaur Leioa eta Erandioko campusean komunitate unibertsitarioko 100 bat partaidek. Ildo horretan, Iñaki Goirizelaia errektoreari zuzendu zaizkio, "Espetxeetako Zuzendaritzarekin hartu emanak izateko ahalegin guztiak egin ditzala". Prentsaurreko berean, Etxerat elkartean urtarrilaren 2rako Bilbon deitutako euskal preso politikoen eskubideen aldeko manifestazio deialdiarekin bat egin dute campus eta fakultate desberdinetako irakasle, langile, ikasle eta ordezkariek. Azken asteotan unibertsitatean zabaldu den euskal preso politikoen ikasteko eskubidearen aldeko manifestuak 600 ikasle, 161 irakasle, 22 langile (AZP) eta 12 eragileren babesa jaso du. Prentsaurrekoaren ostean, ikasleek manifestazioa burutu dute EHUko errektoretzaraino eta bertan ekitaldi txiki bat (mp3) burutu dute. Prentsaurrekoa eta martxa Delta segurtasun enpresako guardiek zelatatu dituzte uneoro.
EHUko irakasle, langile, ikasle eta eragileen oharra:

Berton bildutako unibertsitateko irakasle, langile, ikasle eta eragileok, une honetan espainiar nahiz frantziar espetxeetan euskal preso politikoek bizi duten egoeraren aurrean benetako kezka agertu nahi dugu:

• Minbizia edo gaixotasun psikologiko larriak dituzten presoak espetxean mantentzea oinarrizko giza eskubideen aurkako neurria da zalantzarik gabe. Hala ere, gaixotasun larriak dituzten euskal preso politikoak espetxean mantentzen dituzte.

• 20 urteko espetxe zigorra osorik bete duen preso bati bere zigorra beste hamar urtez luzatzea, praktikan biziarteko espetxe zigorraren aplikazioarekin parekatu daiteke. Hala ere, zigorra beteta duten euskal preso politikoak espetxean mantentzen dituzte.

• Sakabanaketa politikak presoak urruntzea eta isolatzea dakar. Gainera, azken 20 urteotan sakabanaketa politikak senide bat hil du hamabost hilero. Hala ere, euskal preso politikoen % 99 beraien etxetik ehunaka kilometrotara sakabanatuak daude.

Hezkuntza arloan jarduten garenok, baina, ezin ahaz dezakegu euskal preso politikoen ikasteko eskubidearen ukapen sistematikoa:

• Espainiar espetxeetan dauden euskal preso politikoek debekatuta daukate UPV/EHUn ikastea, ikasketak UNEDen bidez eta gaztelaniaz burutzera behartzen dituztelarik. Beraz, hezkuntza eskubidea urratua izateaz gain, hizkuntza eskubidea ere ez dute errespetatua.

• Frantziar kartzeletan dauden euskal preso politikoen kasuan, gainera, antzeko egoera batetan aurkitzen dira gaur egun ere. Orain arte UPV/EHUn ikasteko aukera bazuten, ikasturte honetan ezinezkoa izango zaie ikasketekin jarraitzea. Egoera berri honek, bestalde, kolokan uzten du espetxeetan dagoeneko ikasketak bukatuta edo erdibidean dauzkaten presoen egoera.

2005eko urriaren 28an, UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak aho batez onartu zuen presoen ikasketak arautzeko Protokoloa. Aho batez onartua izan arren, espainiar Estatuko Abokatuak protokoloa errekurritu zuen. 2009ko apirilean, Auzitegi Gorenak indarrik gabe utzi zuen Protokoloa, Espetxeen Lege Orokorreko 56.2. artikulua urratzen duela esanez, UPV/EHUk Espainiako Gobernuko Espetxeetako Zuzendaritza Nagusiarekin hitzarmenik ez izategatik.

UPV/EHUko Errektore Taldeak epai horren kontra helegitea jarrita du. Baina kezka handiz ikusten dugu denbora aurrera doala eta Espainia zein Frantziako kartzeletan dauden presoek ezin dutela ez UPV/EHUn ez euskaraz ikasi. Eta horrexegatik ere UPV/EHUko Errektorea den Iñaki Goirizelaiari eskatzen diogu Espetxeetako Zuzendaritzarekin hartu-emanak izateko ahalegin guztiak egin ditzala, aho batez adostutako Protokoloa oinarri hartuta, presoek UPV/EHUn ikastea ahalbidetuko duen hitzarmena sinatzeko helburuari helduz.

Egoera honen aurrean, hemen bildutakook, euskal preso politikoen egoerarekin kezkatuta, ondoko konpromisoak hartzen ditugu:

Urtarrilaren 2an, larunbata, Bilboko kaleetan ospatuko den euskal preso politikoen eskubideen aldeko manifestazio nazionalean parte hartzea.

UPV/EHUn euskal preso politikoen ikasteko eskubidea bermatua izan dadin eskatzeko ekimen eta jardueretan parte hartzea.

Hau guztiagatik, hemen elkartutako unibertsitate-eremuko irakasle, langile, ikasle eta eragileok, dei egiten diogu euskal gizarteari urtarrilaren 2ko manifestazioan parte hartu eta euskal preso politikoen eskubideen aldeko mobilizazio orotan parte hartzera.

Ikasteko eskubidearen jabe, euskal presoak Euskal Herrira!
Urtarrilaren 2an, denok Bilbora!

Testuarekiko atxikimenduak:

a) Kolektibo eta eragileak:
- AHTren Aurkako Unibertsitate Taldea (AHT-AUT)
- Asanblada Libertarioa - Arabako campusa
- Euskal Komunistak - PCPE
- Gasteizko Unibertsitateko Emakume Taldea (GUET)
- Gazte Komunisten Kolektiboak (GKK)
- Presoen Aldeko Taldeak (PAT)
- EILAS
- Txantxangorri Euskara Taldea
- Unibertsitateko Euskal Herriak Bere Eskola (EHBE)
- Unibertsitateko Ikasle Abertzaleak (IA)
- Unibertsitateko Segi
- EHUko LAB

b) Norbanakoak:

- 600 ikasle.

- 161 irakasle:

1.Iñaki Zabaleta Imaz, Dekanoa, Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea
2.Fito Rodriguez, Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea
3.Iñaki Antiguedad, Zientzia eta Teknologia Fakultatea
4.Arantza Urkaregi Etxepare, Zientzia eta Teknologia Fakultatea
5.Jose Ramon Etxebarria, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa
6.Petxo Idoiaga, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
7.Mario Zubiaga, Gizarte eta Komunikazio-Zientzien Fakultatea
8.Joseba Felix Tobar-Arbulu, Letren Fakultatea
9.Txema Ramirez de la Piscina, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
10.Cesar Manzanos Bilbao, Gasteizko Gizarte Langintzako U. Eskola
11.Xabier Artola Zubillaga, Informatika Fakultatea
12.Koldo Callado, Farmazia Fakultatea
13.Ainhoa Berasaluze, Gasteizko Gizarte Langintzako U. Eskola
14.Teresa Nuño Angos, Gasteizko Irakasleen U. Eskola
15.Josu Amezaga Albizu, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
16.Patxi Zabalo, Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea
17.Jose Luis Ormaetxea Lasaga, Letren Fakultatea
18.Pedro Albite, Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea
19.Aitor Bengoetxea, Zuzenbide Fakultatea
20.Kepa Astorkiza Ikazuriaga, Ekonomi eta Enpresa Zientzien Fakultatea
21.Olatz Arregi, Informatika Fakultatea
22.Joseba Makazaga, Informatika Fakultatea
23.Bertol Arrieta Kortajarena, Informatika Fakultatea
24.Luispe Gutiérrez, Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolako irakaslea
25.Iñaki Etaio, Elikagaien Teknologia arloa, Farmazia Fakultatea
26.Mikel Iruskieta Quintian, Bilboko Irakasleen U. Eskola
27.Juanan Barrenetxea Etxebarria, Ekonomia Fakultatea
28.Iñaki Camino Lertxundi, Letren Fakultatea
29.Beatriz Fernandez Fernandez, Letren Fakultatea
30.Ruben Urizar Enbeita, Donostiako Irakasleen U. Eskola
31.Koldo Zuazo, Letren Fakultatea
32.Karlos Santiago Etxeberria, Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea
33.Nati Abril, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
34.Elena Agirre Basurko, Bilboko Industri Ingenieritza Teknikoko U. Eskola
35.Joserra Aihartza, Zientzia eta Teknologia Fakultatea
36.Mila Amurrio Velez, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
37.Feli Arbizu Bakaikoa, Bilboko Irakasleen U. Eskola
38.Inmaculada Arostegi Madariaga, Zientzia eta Teknologia Fakultatea
39.Javier Arostegi, Zientzia eta Teknologia Fakultatea
40.Patxi Azpillaga, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
41.Angel Bidaurrazaga, Medikuntza eta Odontologia Fakultatea
42.Asier Blas Mendoza, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
43.Ibon Cancio, Zientzia eta Teknologia Fakultatea
44.Mikel De La Fuente, Lan Harremanen U. Eskola
45.Luis Mari Elizalde, Donostiako Irakasleen U. Eskola
46.Jon Etxebarria Arraeta, Bilboko Irakasleen U. Eskola
47.Idoia Fernandez, Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea
48.Clara Galdos Irazabal, Bilboko Irakasleen U. Eskola
49.M. Angel Garcia Gonzalez, Arte Ederren Fakultatea
50.Inazio Garin, Zientzia eta Teknologia Fakultatea
51.Carlos Gorria Corres, Zientzia eta Teknologia Fakultatea
52.Galder Guenaga, Bilboko Enpresa-Ikasketen U. Eskola
53.Arantza Gutierrez Paz, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
54.Juan Hernández Zubizarreta, Lan Harremanen U. Eskola
55.Juanjo J. Igarza Ugaldea, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa
56.Nagore Iriondo Urbistazu, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa
57.Rosa Lago, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa
58.Joseba Lakarra, Letren Fakultatea
59.Julian Maia Larretxea, Bilboko Irakasleen U. Eskola
60.Inmaculada Maiz Olazabalaga, Bilboko Irakasleen U. Eskola
61.Iraide Mardones, Zientzia eta Teknologia Fakultatea
62.Txoli Mateos, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
63.Fernando Mijangos, Zientzia eta Teknologia Fakultatea
64.Laura Mintegi, Bilboko Irakasleen U. Eskola
65.Begoña Otazua, Bilboko Enpresa-Ikasketen U. Eskola
66.Pio Pérez Aldasoro, Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea
67.Imanol Telleria Herrera, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
68.Unai Ugalde-Olea, Bilboko Industri Ingeniaritza Teknikoko U. Eskola
69.Juanjo Ugartemendia de la Iglesia, Donostiako U. Eskola Politeknikoa
70.Iñaki Zabaleta Urkiola, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
71.Mikel Zurbano, Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea
72.Begoña Telleria Lavega, Gasteizko Irakasleen U. Eskola
73.Pablo Lekue, Gasteizko Irakasleen U. Eskola
74.Fernando Badiola, Bilboko Industri Ingeniaritza Teknikoko U. Eskola
75.Eneko Agirre, Informatika Fakultatea
76.Mikel Fernandez Aizpuru, Donostiako Irakasleen U. Eskola
77.Lide Gondat, Donostiako Irakasleen U. Eskola
78.Luis Goitiandia, Informatika Fakultatea
79.Edorta Arostegi, Bilboko Industri Ingeniaritza Teknikoko U. Eskola
80.Ander Basaldua Artiñano, Medikuntza eta Odontologia Fakultatea
81.Olatz González Abrisketa, Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea
82.Naroa Argoitia Iñurrita, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
83.Amaia Andrieu, Gasteizko Irakasleen U. Eskola
84.Igor Ahedo, Gizarte eta Komunikazio-Zientzien Fakultatea
85.Noemi Bergantinos, Gizarte eta Komunikazio-Zientzien Fakultatea
86.Ekonomi eta Enpresa Zientzien Fakultatea
87.Jose Inazio Basterretxea, Gizarte eta Komunikazio-Zientzien Fakultatea
88.Idoia Camacho Markina, Gizarte eta Komunikazio-Zientzien Fakultatea
89.Iker Sancho Insausti, Letren Fakultatea
90.Iñaki Lazkano, Gizarte eta Komunikazio-Zientzien Fakultatea
91.Jose Larrañaga, Gizarte eta Komunikazio-Zientzien Fakultatea
92.Eloi Martinez, Gizarte eta Komunikazio-Zientzien Fakultatea
93.Edorta Martínez de Marigorta, Farmazia Fakultatea
94.Jesus Perez, Gizarte eta Komunikazio-Zientzien Fakultatea
95.Iratxe Retolaza, Gizarte eta Komunikazio-Zientzien Fakultatea
96.Santi Urrutia, Gizarte eta Komunikazio-Zientzien Fakultatea
97.Angeles Libano, Gizarte eta Komunikazio-Zientzien Fakultatea
98.Jon Ander Elorriaga Arandia, Informatika Fakultatea
99.Luis Guridi, Gizarte eta Komunikazio-Zientzien Fakultatea
100.Jaime Zubero Linaza, Medikuntza eta Odontología Fakultatea
101.Francisco Letamendia, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
102.Iñaki Gonzalez
103.Efren Areskurrinaga, Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea
104.Iban Zaldua Gonzalez, Letren Fakultatea
105.Lydia Zapata Peña, Letren Fakultatea
106.Isidora Emborujo Salgado, Letren Fakultatea
107.Ane Larriñaga
108.Teresa Agirreazaldegi, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
109.Iñaki Alegria Loinaz, Informatika Fakultatea
110.Juan Jose Alvarez Rubio, Zuzenbide Fakultatea
111.Patxi Angulo, Informatika Fakultatea
112.Kepa Xabier Apellaniz Valle, Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea
113.Larraitz Azpitarte, Mondragon Unibertsitatea
114.Leire Bereziartua, Mondragon Unibertsitatea
115.Alberto Bilbao, Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea
116.Jose Miguel Campillo, Mondragon Unibertsitatea
117.Leire Darretxe, Bilboko Irakasleen U. Eskola
118.Mertxe de Renobales, Farmazia Fakultatea
119.Leire Diaz de Gereño, Letren Fakultatea
120.Mari Luz Esteban Galarza, Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea
121.Izaskun Etxebarria, Bilboko Irakasleen U. Eskola
122.Asier Fullaondo Elordui-Zapaterietxe, Medikuntza eta Odontologia Fakultatea
123.Zuriñe Gaintza, Bilboko Irakasleen U. Eskola
124.Jesus L. Garay, Gasteizko Irakasleen U. Eskola
125.Gotzon Garmendia Aldasoro, Donostiako Enpresa-Ikasketen U. Eskola
126.Mikel Gaztelumendi, Kimika Zientzien Fakultatea
127.Aintzane Goñi Zunzarren, Zientzia eta Teknologia Fakultatea
128.Andoni Ibarra, Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea
129.Jon Iradi Arteaga, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa
130.Ander Iturriotz Lauzirika, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
131.Kepa Korta, Logika, Ezagutza, Mintzaira eta Informazioaren Institutua
132.Lutxi Larrazabal, Bilboko Irakasleen U. Eskola
133.Xabier Lasaga, Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea
134.Urtzi Lazkano, Mondragon Unibertsitatea
135.Iosu Lizarralde, Mondragon Unibertsitatea
136.Marta Luxan, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
137.Montse Maritxalar, Informatika Fakultatea
138.J. Inazio Marko Juanikorena, Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea
139.Aingeru Mayor, Informatika Fakultatea
140.Amaia Mendizabal Ituarte, Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea
141.Martin Olazar Aurrekoetxea, Zientzia eta Teknologia Fakultatea
142.Gorka Ormazuri, Donostiako Irakasleen U. Eskola
143.Txus Ortells, Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea
144.Txetxu Pardo, Bilboko Irakasleen U. Eskola
145.Txema Preciado, Donostiako Irakasleen U. Eskola
146.Patxi Sansinenea, Psikologia Fakultatea
147.Juan Antonio Santos, Bilboko Industri Ingeniaritza Teknikoko U. Eskola
148.Edurne Seijo Hernandorena, Arkitektura Goi Eskola Teknikoa
149.Maite Serna Martínez, Bilboko Irakasleen U. Eskola
150.Lander Unanue, Mondragon Unibertsitatea
151.Unai Villalba, Gasteizko Enpresa Ikasketen U. Eskola
152.Julen Zabalo Bilbao, Gasteizko Gizarte Langintzako U. Eskola
153.Shanti Zurbano, Letren Fakultatea
154.Mikel Arriaga, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
155.Gurutze Ezkurdia, Bilboko Irakasleen U. Eskola
156.Izaro Andres Letamendia, Bilboko Irakasleen U. Eskola
157.Nekane Beloki, Bilboko Irakasleen U. Eskola
158.Asier Romero Anduregi, Bilboko Irakasleen U. Eskola
159.Eneko Tejada, Bilboko Irakasleen U. Eskola
160.Iñaki Gamindez, Bilboko Irakasleen U. Eskola
161.Lola Fernandez Alonso, Bilboko Irakasleen U. Eskola

- 22 AZP:

1.Susana Andino Garcia
2.José Luis Bea González
3.Espe Etxeandia
4.Mari Jose Lertxundi
5.Iñaki Uruburu Irazabal
6.Javi Larrea Aboitiz
7.Josemari Rodrigez
8.Mikel Labeaga
9.Amaia Egurrola Llorente
10.Loli Gobantes Garcia
11.Juan Bilbao
12.Biki Mateo
13.Ibon Igartua
14.Aitor Barrenetxea Lazaro
15.Miren L. Aristondo
16.Juan Antonio Barbado Escolar
17.Izar Etxebeste
18.Javier Ibarra
19.Leire Iriondo Urbistazu
20.Eli Maiz
21.Jose Antonio Ruffin
22.Maite Urtiaga
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun