Etxeko txikienek Gabonetako Jolas Parkeaz gozatzeko parada izango dute abenduaren 28, 29 eta 30ean, udal pilotalekuan. Bere ordutegia izango da eguerdiko 12etatik 14:30era eta 16:30etik 20:00etara. Bertan puzgarriak, tailerrak, ohe elastikoak, globoflexia eta abar egongo dira.
Urte berria
Ohiko lez, urtarrilaren 1ean ospatuko dute Urte Barri jaia, 13:00etatik aurrera, oraingo honetan Kurtzio Kultur Etxean. Sarrera doakoa izango da. Gainera, urtarrilaren 2an, “Tatatxan jauna” magia ikuskizunaz gozatzeko aukera egongo da, 18:30ean, Kurtzio Kultur Etxean. Sarrerak 16:00etatik 20:00etara jaso daitezke, kultur aretoan bertan. Halaber, urtarrilaren 3an, Potxin eta Patxin pailazoek “Kresalaren usaina” beren emanaldia eskainiko dute 18:30ean, toki berean. Sarrerak 16:00etatik 20:00etara jaso daitezke.
Urtarrilaren 4an gabon kantak abestuko dira 19:30ean, Kurtzio Kultur Etxean. Azkenik, urtarrilaren 5ean, Errege Egun bezperan, desfile tradizionala egingo da herriko kaleetan zehar. Irteera 18:00etan izango da, Larrabasterrako Urgitxieta plazatik. Olentzero gaueko ibilbide bera jarraituz.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.