Bizkaiko Txistularien Elkarteak Gabonetako kontzertua eskainiko du astelehenean Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko abe. 17a, 14:11

Astelehenean, abenduak 21, Bizkaiko Txistularien Elkarteak Gabonetako kontzertua eskainiko du Algortako Erredentore elizan, 19:00etatik aurrera. Oraingo honetan gabon eta herri kanten moldaketak interpretatutako ditu taldeak, beste musika tresna batzuek lagunduta. Kontzerturako sarrera doakoa izango da. Elkarteak 2000n hasitako kontzertu zikloaren barnean dago saio hau, Getxoko Kultur Etxeko iturriek adierazi dutenez. Horren bidez, txistu-musika zabaldu nahi du taldeak Gabonetan, gabon kantez eta herri konposizioez osatutako errepertorioa ezagutzera emanez. Halaber, taldeak beste herri-kanta batzuk ere interpretatzen ditu txistu-musikarako moldatuta eta beste musika-tresna batzuek lagunduta, esaterako biolontxeloak eta pianoak. Argazkian, Bakion dagoen txistularien omenezko eskultura / © Bakio.org.

Bizkaiko Txistularien Elkartea 1982an sortu zen txistuaren inguruko jarduerak bultzatzeko asmoz, lurralde historikoan. Halaber, elkarteak tresna horren interpretazio-era berriak zabaldu eta egile berriak sustatu nahi ditu. Elkartearen jarduera hasi zenetik, taldeak hainbat saio eskaini ditu Bizkaian eta tradiziozko herri-kantak berreskuratu ditu. Gainera, beste lan batzuk ere interpretatu ditu abesbatzek eta hari- eta haize-tresnek lagunduta.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun