Getxoko hainbat kirol taldek neska-mutilentzako jarduerak antolatu dituzte Gabonetarako

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko abe. 17a, 14:47
Getxo Kirolak udal erakundearekin batera, udalerriko neska-mutikoentzako jarduerak antolatu dituzte, Gabon egunetarako, hainbat kirol taldek. Eskaintzak saskibaloia, errugbia, igeriketa, gimnasia erritmikoa eta tenisa jasotzen ditu, hain zuzen. Getxo Saskibaloia Taldeak prestatutakoa dago egun gehien hartuko dituztenen artean. Hala ere, ez dira kirol horretara bakarrik mugatuko. Abenduaren 23tik urtarrilaren 5era, jai egun eta asteburuetan izan ezik, Itzubaltzeta / Romoko Gobela kiroldegian izango dira aktibitateak, 9:00etatik 14:00etara arteko ordutegian. Horrenbestez, 4 eta 11 urte arteko haurrek hainbat ekitaldiz osatutako programaz gozatu ahal izango dute: psikomotrizitatea, irristaketa, saskibaloia eta dantza, hurrenez hurren. Egun solteko jardunagatik 13 euro ordaindu beharko dure neska-mutilek, 5 egunekoagatik 60 euro; eta 8 egunetakoa 90 eurotan egongo da. Hamaiketakoa edo gosaria eta Getxolandiarako irteera ere salneurrian sartzen dira. Izen-ematea 662 940 474 telefono zenbakiaren bitartez egin daiteke. Argazkian, hainbat haur tenisean jolasten Faduran / © Getxo.net.
Getxo Rugby Taldeak, bere aldetik, urtarrilaren 4, 5, 7 eta 8an antolatu ditu topaketak, 9:00etatik 14:00ak arteko ordutegian, Fadurako errugbi zelaian eta kiroldegiko pilotalekuko gelatan, Algortan. 5 eta 15 urte arteko umeei dago zuzenduta programa, errugbiarekin lotutako jolas eta ekitaldiz gozatu eta kirolaren eta bizimodu osasuntsuaren (elikadura, prestakuntza fisikoa txikitatik...) inguruko kontzeptuak ikasteko aukera izango dutela. Prezioa 80 eurokoa da (60 euro Getxo Kirolak erakundeko bazkide direnentzat). Interesa dutenek harremanetan jar daitezke taldearekin, getxorugby[abildua]getxorugby.org e-posta edo 944 913 965 telefono zenbakiaren bitartez.

Igeriketa, gimnasia eta tenisa

Getxo Igeriketa-Waterpolo Taldeak ere ikastaro trinkoa prestatu du abenduaren 28, 29 eta 30rako, 8:00etatik 18:00ak arte, Fadura kiroldegian. Topaketak 6 eta 15 urte arteko umeentzat dira, igeri egiten jakin edo Getxo Kirolak erakundeak antolatutako igeriketa ikastaroetan daudenentzat, hain zuzen. Prezioa 99 eurokoa da, pertsona bakoitzeko, eta goizerdiko hamaiketakoa eta bazkaria ere sartzen dira. Izen-ematea Getxoko Caja de Ahorros de Navarra (CAN) entitatearen bulegoetan egin ahalko da.

Halaber, Getxoko Gimnasia Erritmikoa elkarteak kirol hori egiteko egun batzuk antolatu ditu, hil honen 28, 29 eta 30ean, 10:30etik 13:30ak arte, Fadura kiroldegian. Egun horietan, besteak beste, espresio tailerrak eta antzerki jolasak izango dira. Taldearekin harremanetan ipintzeko, e-posta bidal daiteke intxaurragari[abildua]hotmail.com helbidera edo 665 733 557 telefono zenbakira deitu. Izen-ematea dohakoa da taldeko bazkideentzat, 20 eurokoa Getxo Kirolak erakundeko abonatuentzat eta 30 eurokoa gainontzekoentzat.

Fadura Tenis Taldeak ere ikastaroak antolatuko ditu 18 urtez azpikoentzat, abenduaren 21, 22, 23, 28, 29 eta 30rako eta urtarrilaren 4 eta 5erako. Ikastaroak 9:30etik 12:30era arteko ordutegian emango dira. Ordu eta erdi tenis klasea hartzeko izango da eta beste ordu eta erdi kirol anitz egiteko. Izen-emateak egiteko prezioak: 75 euro hasiberrien mailakoentzat; 120 euro Hobekuntza eta Gaitasun mailakoentzat; eta 160 euro lehiaketan arituko direnentzat. Nahi duten guztiek elkartera jo daitezke, tenisfadura[abildua]gmail.com e-postaren bitartez.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun