Rise to Fall taldeak irabazi du "Bilbo Hiria" lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko abe. 17a, 17:18

"Bilbo Hiria" Pop Rock Lehiaketako 21. edizioko Metal kategoriak badu irabazlea: Sopela eta Bilboko lagunez osatutako Rise to Fall boskotea. Akatu talde iruindarra geratu da bigarren postuan eta Mendeku Itxua usurbildarrak izan dira hirugarrenak. Finala atzo jokatu zen Bilborock aretoan eta 400 jarraitzaile egon ziren hiru taldeen kontzertuak ikusten, antolakuntzako iturriek zehaztu dutenez. Bestalde, Pop Rock kategoriako finala gaur iluntzean izango da, 20:00etatik aurrera, Bilborocken bertan, La Banda del Yuyu (Girona), The Filetones (Malaga) eta No Aloha (Madril) taldeekin. Argazkian, Rise to Fall taldea kontzertu bat ematen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun