BI pertsona zauritu dira Erandion izandako auto istripuan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko abe. 17a, 23:32

Gutxienez bi pertsona atera dira zaurituta iluntzean Erandio izandako auto istripuan. Efe albiste agentziak zabaldu duenez, ezbeharra Erandio eta Bilbo arteko Bi-604 errepidean jazo da, iluntzeko 7ak aldera. Ordu horretan, eta oraindik ezagutzen ez diren arrazoiak direla medio, lau autok talka egin dute Erandio udalerriko lurraldean, Asuarako norabidean. Istripuaren eraginez, bi pertsonek lesioek jaso dituzte eta osasun zerbitzuek Gurutzeta eta Basurtuko ospitaleetara eraman behar izan dituzte, bertan arreta medikua izan dezaten. Gainera, auto ilara handiak sortu dira errepidean, errail bat erabat moztuta gelditu baita.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun