Beste behin ere Sopelako kaleak garbitzen dituzten langileak mobilizatuko dira ostiral honetan, pairatzen duten soldata diskriminazioa salatzeko eta Cespa eta Udalari erantzukizunak eskatzeko.
Orain dela 3 urte Cespak subrogatu zituen Lantegi Batuetako 13 langile hauek eta hori oso merke ateratzen zaio, beste udalerritako langileei ordaintzen diotenaren erdia baino ez dutelako kobratzen. Zergatik ote? Ezgaitasunak dituztelako? Eta bazterketa honetan ezin dugu ahaztu Sopelako Udala, berak ere egoera honetan etekina ateratzen duelako.
Eta langileek “lan berdina, soldata berdina” aldarrikatzen duten bitartean, Cespak eta Udalak beste albo batera begiratzen dute, eta egoera honi ez diote irtenbiderik ematen.
Manifestazio handia egin nahi badugu guztion parte-hartzea garrantzitsua da, 13 langileek bakarrik ezin dutelako manifestazio dezenterik egin, beraz mesedez ahal duzuen guztiok parte hartu!
Ikusi abenduaren 4ko mobilizazioa, Koska irratiak ekoiztutako bideoan:
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.