Txilen atxilotutako Asel Luzarraga idazle, blogari, abeslari eta kazetari bilbotarraren askatasuna aldarrikatu dute gaur Leioan 50 bat lagunek. Elkarretaratzea Hego Amerikako herrialdeak Ibarrabarri industrialdean duen kontsulatuaren aurrean egin dute,
Euskal Pen Klubak deituta. Izan ere, Asel Askatu! ekimeneko kideek jakinarazi dutenez, hainbat idazle ezagun izan dira kontzentrazioan. Besteak beste, Laura Mintegi erakundeko presidentea, Edorta Jimenez eta Markos Zapiain idazleak izan dira kontsulatuan, eta bertako arduradunei Euskal Pen Klubaren
gutuna (pdf) eman diete, Txileko hainbat ordezkariri eman diezaioten. Idazkian, Luzarraga bonba bidezko sabotajeekin nahasita egotea ukatzen dute, eta azpimarratu dute Aselek berak hori ukatzeaz gain, bilbotarrak beti "adierazpen askatasuna, giza eskubideak eta hitzak indarkeria jarreren gainetik duen balioa defendatu" duela. Era berean, bihar beste elkarretaratze bat egingo dute Bermeon, Ertzilla dorrean, 19:00etan.
Argibide gehiagorako: Asel Askatu! Argazkian, Laura Mintegi kontsulatuan izandako bileraren berri ematen / ©
hack.in#badakigu informatika elkartea.