Espainiako Auzitegi Nazionalak amaitutzat eman zuen atzo Galder Bilbao "Txapi" algortarraren eta beste 12 euskal herritarren kontrako epaiketa. 2003ko urria eta azaroa artean egindako polizia operazio "prebentiboan" atxilotu zituzten guztiak, euren izen edo gaitzizenak "Susper-en paperetan" agertzen zirelakoan. Bertan, ETAko ustezko laguntzaile ugariren izenak agertzen ziren klabean, polizia iturriek diotenez. Hala ere,
epaiketaren lehenengo egunean, orain bi asteazken, leporatzen zaizkionak ukatu zituzten 13ek, abokatuen galderei erantzunez; polizien eskuetan "presioak eta tratu txarrak" jaso zituztela salatuz. Fiskalaren eta AVTren itaunei ez diete erantzun nahi izan. Hala ere, atzoko saioan guztien kontrako espetxe zigor eskaerak mantendu zituen Jesus Alonso fiskalak. Besteak beste, Galder Bilbao "Txapi" algortarrarentzat zazpi urteko kartzelaldia eskatzen duten. Auzi honengatik, aurretik, 3 urte egin zituen espetxean Algortakoak. Argazkian, Galder Bilbao "Txapi", 2006ko ekainaren 26an, kalera irten zenean / publicdomain
Etengabe.