Bien bitartean, Erandioko Udalak beste hainbat jarduera antolatu ditu neska-mutilentzat, Gabonen oporraldiari begira. Besteak beste, Altzagako kiroldegian, puzgarriak, tailerrak, jolasak, simulagailuak eta abar izango dira, abenduren 26tik 30era, sarrera dohainik. Ordutegia, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara izango da. Horrekin batera, egun horietan, baina Altzagako azoka zaharrean, antzerki saioak eta dantzaldiak ere egongo dira, 19:30ean. Sarrerak euro batean daude salgai jada, Kultura Sailean eta Astrabuduako Josu Murueta kultur etxean. Urtarrilaren 2tik 5era, baina, Astrabuduako kiroldegira aldatuko dute haurrentzako parkea eta Josu Murueta kultur aretoan egingo dituzte ekitaldiak.
Horrenbestez, honako hauek izango dira ikuskizunak:
Abenduak 26, larunbata
Anemona, Oskola eta Karramarroi: "Harritxu Maritxu! Denboraren makinaren abendura" antzezlan musikala, euskaraz (3-11 urte).
Abenduak 27, igandea
Txalo Produkzioak: "Ali!" antzezlana, euskaraz (5 urtetik gora)
Abenduak 28, astelehena
Kuko, Truko eta Bolenwaider: "Taulara" antzezlana, espainolez (familiarra).
Abenduak 29, asteartea
Eidabe: "Atxikistan" dantzaldia, euskaraz (familiarra).
Urtarrilak 2, larunbata
Eidabe: "Ametsen museoa" antzezlana, euskaraz (6-12 urte).
Urtarrilak 3, igandea
Selvin magoaren ikuskizuna (9 urtetik gora).
Urtarrilak 4, astelehena
Behibi´s: “El viaje de Mur” antzezlana, espainolez (9 urtetik gora).