Horretarako, antolakuntzak bi kontu zabaldu ditu: Euskadiko Kutxan, 3035 0074 11 0741001892; eta BBKn, 2095 0211 61 3830256372.
Txapelketaren nondik norakoak
Guztira bederatzi txandara jokatuko da txapelketa. Partida osatzeko 90 minutu izango ditu jokalari bakoitzak, gehi 30 segundo jokaldiko. Atsedena bi egunetarako eska daiteke (puntu erdia jasota), lehenengo txanda bukatu baino lehen, azkeneko bi txandetarako izan ezik.
Abenduaren 19an, larunbatean, eguerdiko 12etan, aldi bereko partidak izango dira Astrabuduan. Sari banaketa eta haur xakeko mailako jaialdia, berriz, abenduaren 27an, igandean, burutuko dira, Altzagako Irailaren 23ko Plazan.
Sari ugari
Bestalde, sari ugari banatuko dira: garaileak 1.200 euro poltsikoratuko ditu; 850 euro, bigarrenak; 600 euro, hirugarrenak; 500 euro, laugarrenak; 400 euro, bosgarrenak; 275 euro, seigarrenak; 200 euro, zazpigarrenak; 140 euro, zortzigarrenak; 120 euro, bederatzigarrenak; 100 euro, hamargarrenak; 60 euro, hamaikagarrenetik hamabosgarrenera sailkatuek.
Horietaz gain, sari bereziak ere izango dira: Maila Nagusiko lehenengoarentzat 40 euro, bigarrenarentzat 25 euro, hirugarrenarentzat, 15 euro; Maila Nagusiko lehenengoarentzat 40 euro, bigarrenarentzat 25 euro, hirugarrenarentzat, 15 euro; Lehenengo Mailako lehenengoarentzat 40 euro, bigarrenarentzat 25 euro, hirugarrenarentzat, 15 euro; Bigarren Mailako lehenengoarentzat 35 euro, bigarrenarentzat 20 euro, hirugarrenarentzat, 15 euro; Hirugarren Mailako lehenengoarentzat 35 euro, bigarrenarentzat 20 euro, hirugarrenarentzat, 15 euro; ez federatuen arteko lehenengoarentzat 25 euro, bigarrenarentzat 15 euro, hirugarrenarentzat, 10 euro; Erandioko lehenengoarentzat, 60 euro; bigarrenarentzat, 50 euro; hirugarrenarentzat, 40 euro; laugarrenarentzat, 30 euro; lehenengo beteranoarentzat, 30 euro; bigarrenarentzat, 25 euro; hirugarrenarentzat, 20 euro; laugarrenarentzat, 15 euro.
Azken urteotako nazioarteko arrastoa
• 2006. urtetik Nazioarteko Torneo honen aitabitxiak Veselin Topalov eta bere prestatzaile Silvio Danailov dira.
• 2007ko garailea, XVI. Torneoan: Sergei Kasparov (Bielorrusia). Partida bizkorretako Torneoan: Vladimir Epishin (Errusia).
• 2008ko garailea, XVII. Torneoan: Igor Rausis (Txekia).