"Egunkaria libre!" lelopean, manifestazioak zeharkatuko ditu larunbat honetan, abenduak 19, Bilboko kaleak, 17:00etan Aita Donostia plazatik abiatuta. Dagoeneko atxikimendu andana jaso du deialdiak. "GO erreportariak" izena hartuz batutako hainbat blogari eta kazetari euskaldunek ere bere harri kozkorra jarri nahi izan dute:
egunkarialibre.info webgunean sortuta, bertan eskegiko dituzte manifestazioan zuzen-zuzenean landutako bideoak, argazkiak, audioak, testuak...
Parte hartzea librea da eta horretarako modu asko daude. Izan ere, auzolanean oinarritutako ekimena da. Guztia prestatzeko, eguerdiko 12etan bilduko dira, Bilboko Kafe Antzokian. Hala ere, ordu horretan agertzerik ez eta lagundu nahi dutenentzat beste deialdi bat zabaldu dute, 16:00etan, toki berean. Horrekin guztiarekin lotuta, manifestazioa iraun bitartean,
zuzeneko irratsaioa egingo dute, 17:00etatik aurrera; jendearen iritziak, aldarrikapenak, salaketak... batuz. Bilbo Hiria irratian, FMko 96.0n egongo da entzungai. Gainontzeko kateei ere emango diete hori zabaltzeko aukera: horrenbestez, luzatutako gonbitea esker onez jasoz,
Koska irratian, FMko 108.0n ere egongo da entzungai, "Egunkaria libre!" lelopeko manifestazioa (17:00-20:30 Zuzeneko konexioa / 20:30 "Edukiontzia" saioan, Egunkariari buruzko monografikoa). Argazkian, abenduaren 6an Egunkaria auziaren kontrako elkarretaratzea egin zuten Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan / ©
Durangoko Azoka.