Vicrila S.A. Enpresa Batzordeko oharraren itzulpena:
Vicrila S.A. enpresari buruz prentsan agertu diren albisteen aurrean, Enpresa Batzordeak honakoa jakinarazten du:
Atzo, hilaren 17a, enpresaren negozio planari buruzko dokumentazioa jaso genuen lehenengo aldiz. Dokumentazio hori hainbat sindikatutako aholkulariek ikertzen dihardute.
Dokumentazio hori Negozio Proiektuari soilik lotuta dago eta oraindik ez ditu plan osagarria ezta egiazko balorazioa egin ahal izateko beharrezkoak diren beste informazio guztiak ere ukitzen.
Era berean, abenduaren 22rako, Enpresa Batzordea egungo egoera hausnartzeko batzar batera deitu du Eusko Jaurlaritzak eta horrela jakinarazten dugu.
Eusko Jaurlaritzak dagoeneko zuzendaritza taldearekiko bere konpromiso maila publiko egin du. Halere, Enpresa Batzordea kezkatuta dago, langileekiko inplikazioa ez delako maila berean zabaldu, lan talde osoari babesgabetasun sentsazioa eraginez.
Vicrila ez da ordainketa-etendura egoeran dagoen enpresa, ekonomikoki osasuntsu dabilena baino. Hori dela eta, gure ustez, salbamendu egoeran (eta horrek ekarriko lukeen ahalegin ekonomikoa) ez gaude. Horregatik, egoera honetan, Jaurlaritzak lan taldearekiko ardurak bere gain har ditzakeela eta hartu behar dituela ulertzen dugu.