Kontsumismoaren aurkako azoka egingo dute Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko abe. 19a, 01:08

Gabonak heltzear daudela eta, Algortako Gazte Asanbladak pasa den ostegunean abiatu zuen kontsumismoaren aurkako astearen barruan, gaur, larunbata, goiz zein arratsaldean truke azoka herrikoia egingo dute Algortan. Azoka eguerdiko 12etan abiatuko dute Telletxe plazan eta arratsaldeko 6ak arte egongo da aukera norberak ekarritako gauzak beste pertsona batzuen objektuekin trukatzeko. Tartean, hotza alboratzeko salda beroa eskainiko dute antolatzaileek eta 12:30ean kontsumismoaren aurkako kalejira egingo dute Algortan zehar. Algortako Gazte Asanbladak jakinarazi duenez, "arropa, musika tresnak, jokuak... denetarikoak" izango dira Telletxen. AGAren arabera, "kontsumismo basatiaren aurrean alternatiba sortzen goaz". Argazkian, 2006an Artea merkataritzagunean egindako kontsumismoaren aurkako elkarretaratzea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun