Gaur, larunbatarekin, seigarren azokatxua egingo dute Sopelan, udalerriko Plaza Beltza Kultur Elkarteak antolatuta, goizeko 10etatik aurrera. Hortaz, liburuek eta literaturak hartuko dute frontoiaren kanpoko aldea. Izan ere, Plaza Beltzak sortutako liburutegi herrikoiaren ildoan ez dauden eta hainbat herrikidek eman dizkieten liburuak prezio ezin merkeagoetan salduz, irakurzaletasuna herrian eta eskualdean zabaltdu eta herri liburutegia eta komunikazio-topagunea finantzatu nahi dute. Asmo horrekin orain dela hiru urteko Gabonetan lehenengo "azokatxua" antolatu zuten, "arrakasta handiz" gainera, ehunaka pertsona bertatik igaro eta dozenaka eta dozenaka liburu erosi baitzituzten. Ekitaldi horietan eta txosnetan metatutako diruarekin eta hainbat lagunek jarritako ahaleginari esker, pasa den azaroaren 6an zabaldu zuten herri liburutegia Larrabasterran. Argazkian, herri liburutegian txikienek ere beraien lekua dute.
Argazki gehiago ikusteko sakatu hemen.