
Gabonak gertu direla, eta ohiturari eutsiz, 24 orduz jarraian emitituko du asteburu honetan
Uribe FM-Gorliz irratiak (FM 107.8). Gaur bertan, abenduak 19, 12:00etan emango zaio hasiera irratsaioari, bihar eguerdian amaitzeko. Denbora guzti horretan, irratiko 946 774 575 eta 946 774 757 telefono zenbakietara deitzeko aukera izango dute entzuleek. Baita SMS mezuak (8 megapixeleko Nikon kamarera digitalaren zozketan parte hartzeko bakarrik) bidaltzeko ere, 688 631 412 telefono zenbakira, "maraton" gako hitza jarriz. Parte-hartzaile guztiek, soilik deitzeagatik, opariren bat izango dute. Horretarako, Uribe Kostako hainbat saltokik jarri dute 300 opari. Horretaz gain, beste hauek irabazteko zozketan sartuko dira: kamera digitala bera, Gabonetako otzara, bi pertsonentzako asteburua, mountainbike bat, urdaiazpikoa... Behin baino ezin izango da deitu, hedabideko arduradunek ohartarazi dutenez. Segun eta zein den saria igandean bertan jaso ahal izango da, 12:00etatik 14:00etara, irratiko egoitzan (Taberne aurre, 1); edo oparia emandako komertzioan, astean zehar. Argazkia: © Gorliz Irratia.