Xabier de la Maza Peña 21 urteko gaztea atxilotu du bart Espainiako Polizia Nazionalak Gorlizen. Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak
Etengabe bitakoran jakinarazi duenez, gaztea atzo 22:00ak aldera atxilotu zuten Gorlizen bere etxean. AAMren aburuz, "atxiloketa azaroan gazte mugimenduaren kontra egindako operazioarekin lotuta dago. Izan ere, Xabierren izena epailearen autoan ageri zen, eta auzitegira aurkezteko asmoa zuen hori dela eta". Bere etxekoei adierazitakoaren arabera, Xabier Indautxuko polizia etxera eraman dute, eta inkomunikazio egoeran dago. Espainiako berri agentzien arabera datorren orduetan Madrilera eramango dute. Errepresioaren aurkako mugimenduak gogoratu duenez, "operazio horretan atxilotutako gazte gehienen tortura eta tratu txar ugari salatu zituzten". Era berean, Gorlizen bihar 13:00etan udaletxe aurrean egingo duten mobilizaziora deitu du AAMk. Argazkian, gazte mugimenduaren aurkako sarekada salatu zuten milaka pertsonek Bilbon / publicdomain Etengabe.