AAMk egindako ekitaldiaren deskribapena:
Ongi etorria txalapartaren doinuekin hasi da. Aurkezleak euskal preso politikoen kolektiboaren ekarpena azpimarratu du. Gazte mugimenduak egindako ekarpena ekarri du gogora, eta Erandio-Astrabuduako Jon Bilbao Moro eta Gorka Martinezen egoera, besteren artean. Horren ostean, Topaseko presoek bidalitako gutuna irakurri dute. Gazte koadrila batek dantza kolektiboa eskaini dio gero Aiboari. Beste gazte bik euskal gazteriaren erronkak errepasatu dituzte, hirugarren batek “gazteak lotu independentziari” leloarekin panel bat osatzen zuen bitartean. Gero, abesti bat eskaini dizkiote beste gazte bik. Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren txanda iritzi da gero: Xabier de la Mataren atxiloketa, inkomunikazioa, tortura arriskua, errepresioaren errealitate gordina, Jon Bilbao Mororen 28 urte espetxealdia, preso gaixoak, errepresio politikak presoak zein Euskal Herria bere osotasuna hartzen dituela, espetxeetako egoera, azken aldiko senideak miatzeko neurriak… eta horiekin batera Etxerat elkartearen inguruan, orain olatu nazional erraldoia bultzatzeko beharra azpimarratu du, eta horren lehen oldarraldia urtarrilaren 2an Bilbon egingo den manifestaziora joateko deialdia. Beste gazte batek modu poetikoan adierazi du gazteen ekarpena, gerezi gorrien garaia, eguzkia, ekaitza, hausnarketak eta kimu berrien irudiekin borroka bide irudikatuz. Amaitzeko, beste gazte batek Ezker Abertzalearen norabidea azpimarratu du, gazteen ikuspegitik azpimarratu ere. Estatuek independentzia zapuzteko daraman estrategiaren aurrean, borrokaren bidetik irabaztera goazela zehaztu du.
Aiboaren txanda iritsi da (ikusi bideoa), eta txaloen artean, Eusko Gudariak kantarekin ekitaldiari amaiera eman zaio, Erandioko kaleetatik buelta bat eman eta arratsaldeko 15:00etan merkatu zaharrean bertan herri bazkarian berriro biltzeko.
AAMk zabaldutako bideoa: