Muruari maiatzean eman zioten gaixotasunaren berri eta azaroan sartu behar izan zen erietxean. Bere kasua gaixotasuna zela onar zezaten borrokatzen ari zen.
Asviamek biktima horientzako gizartearen onarpena eskatu du eta amiantoak sortutako gaixotasun eta heriotza guztiak jakinaraz daitezen aldarrikatu du. Era berean, lanean hartutako gaitzak izatekotan horrela zabaltzea nahi dute: "gaixoari eta senideei gaixotasunaren jatorria eta Osakidetzak Osalani, Gizarte Segurantzari eta Osasun Ikuskaritzari egindako oharra berehala komunikatu behar zaizkie. Horrela legeak ezarritako protokoloa abiatu ahal izango da, lankide aktiboei azterketa medikuak kasu".
Gainera, Murua ez da eskualdean eman den kasu bakarra azken boladan. Esate baterako, Francisco Javier de Castro leioaztarra 2007ko urriaren 11n zendu zen, 63 urte zituela, amiantok hilobira eramanda. Senideek epaitegira jo zuten enpresa eta mutualitate enpresaren aurka.