Xabier De la Maza gaztearen atxiloketa salatzeko helburuarekin, atzo, igandea, 152 lagun bildu ziren Gorlizen, goizean izan zen manifestazioan,
"Gara" egunkariak emandako datuen arabera. Ertzaintzak parte hartu zutenak grabatu zituen. Plentzian ere, arratsaldean 225 lagun mobilizatu ziren. De la Maza Espainiako Audientzia Nazionaleko epailearen aurretik igaro bitartean, egunero egingo dira mobilizazioak. Gorlizeko elizaren parean dagoen enparantzan izango dira horiek, 20:00etan. "Kalez jantzita" zihoazen bi poliziak atxilotu zuten gaztea bere etxetik gertu, ostiralean, 22:40ean. Xabier De la Maza gaztearen lagunak hura atxilotzen ari zirela jakin eta zer gertatzen ari zen galdetzera abiatu ziren; orduan, "poliziek atxilotuaren lagunak pistola batekin apuntatu zituzten", kazetak adierazi duenez. Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak
Etengabe bitakoran zehaztu duenez, Grande Marlaska epailearen aginduz atxilotu zutenean Indautxuko polizia etxera eraman zuten. Orain, ordea, Madrilen dago, inkomunikatuta". Argazkian, Xabier, Fernando Etxegarai preso ohiarekin, aurtengo Korrikan / ©
Plentzia, Gorliz eta Lemoizko ezker abertzalea.