Lehenengo solairuan, erabiltzaileak zuzenean artatzea eskatzen duten zerbitzuetarako bulegoak daude, tartean informazio, orientazio eta aholkularitza zerbitzua, diagnostikoak egitea, diru laguntzak (OE, GLL, AEL), familia eta gazteekin gizarte alorrean esku-hartzeko zerbitzua, etxez etxeko laguntza zerbitzua eta abar. Bere telefono zenbakia 944 660 101 da. Bigarren solairuan, berriz, zuzendaritza taldearen, zinegotziaren, drogamenpekotasuna prebenitzeko, immigrazioko eta gizarte eta hezkuntzako esku hartzeko zerbitzuko teknikarien bulegoak daude.
Erreforma lanak
Erreforma lanak lehenengo eta bigarren solairuetan burutu dituzte, 448 metro koadroko azalera erabilgarrian (224 metro koadro solairu bakoitzeko). Lanen gastua 600.000 eurokoa izan da, tokiko inbertsiorako estatuko fondotik etorritako diruarekin. Horri, altzairuak eta ekipamenduak ipintzeko gastatuko 25.000 euro gehitu behar zaizkio.
Urgull kalean kokatutako Gizarte Zerbitzuen Sailaren egoitza berriak gaurtik aurrera artatuko ditu Algortako zein Neguriko herritarrak. Azken hilabeteotan egin dituzten eraikineko lehenengo eta bigarren solairuen zaharberritze lanak, aurreikusita zegoen epearen barruan amaitu dira, udal iturriek zehaztu dutenez. Tokiz aldatzearekin, orain arte Martikoena eta Foruak kaleetako udal egoitzetan eskaintzen zituzten zerbitzuak Neguriko eta Algortako herritarrengana hurbiltzeaz gain,